domingo, 11 de diciembre de 2011

SESAMO AUZOA "BARRIO SESAMO"



Telesail hau animazio eta pampinen batuketa bat da, non umeei aritmetika, koloreak, letrak, zenbakiak eta asteko egunak erakusten dizkieten.
Telesail honek beste arlo batzuk ere ikutzen ditu; errepidea segurtasunez gurutzatzeko gomendioak ematen ditu, norberaren higienea etab...

Honetan, nagusientzako umorea tartekatzen dute gurasoek umeekin sail hau ikusteko eta gurasoek umeekin harreman gehiago izateko.

Multikulturala den saila da, gainera mota guztietako rolak eta pertsonaiak sartzen ditu barnean; ezinduak, helduak, gazteak eta arraza guztietako pertsonaiak.
Gainera umeak kontzientziatzen ditu mota askotako pertsonak daudela(kolorea, forma, tamaina...) eta ez dagoela eredu fisiko bakar eta on bat.

Amaitzeko, bideo honetan hain zuzen ere umeei goian, behean, inguruen eta zehar hitzen esanahia erakusten die modu dibertigarri eta gainera abesti baten bidez umeentzako ulergarriagoa izateko.




No hay comentarios:

Publicar un comentario