Ikusi daitekeenez,pertsonaien mungimenduak direla eta bat-bateko mugimenduak,bortitzak eta zakarrak izaten dira.
Adibide argi bat, Goku-rena izan daiteke. Honek bere egunerokotasunean pertsonai alaia eta ona dela esan dezakegu, baina bere bizitzaren beste arloa ikutzen dugunean, burrukak, konturatzen gara oso desberdina dela zeren bere pertsonaiak amorrua,suntsitzailea eta boterea bilatzen duela erakusten du.
Nabarmendu beharreko beste elementu bat, pertsonaiak behin eta berriz magia erabiltzen dutela beraien batailak irabazteko, hori oso erekargarria da umeentzako.
Bestalde, koloreari dagokionez, Dragoi Bolak kolore oso deigarriak erabiltzen ditu, eta honek, ikusleak erakartzen ditu eta gehienbat umeak.
Nagusitzen diren koloreak hiru dira: Gorria, Beltza eta Horia dira. Gorriak bizitasuna adierazten du, eta gainera odola eta suaren kolorea da.
Horia kolore egokia da gogo bizia adierazteko. Hiruren artean estimulatzaileena da eta akzioa erakartzen du baita.
Beltza isiltasunaren eta gaiztakeriaren kolorea da. Hori bera da marrazki bizidun hauek transmititzen dutena, hau da, batailak, burrukak, gudak eta maltzurkeria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario